Ehun pertsona jarri dira harremanetan Gobernuarekin, errefuxiatuei laguntza eskaintzeko

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 8a, 08:53

Larunbatean Iruñean errefuxiatuen alde egin zuten elkarretaratzea (argazkia: @iaiestaran)

Denbora gutxian, errefuxiatuei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkieten herritarren ehundik gora dei eta e-mail baino gehiago jaso dituzte Nafarroako Jauregian.

Uxue Barkos presidenteak eman du datua ezagutzera, eta Nafarroako gizartearen “elkartasun azkarra” eskertu du. Foru erkidegora etorriko diren errefuxiatuei lagundu nahi dieten herritarrek 012 zein 948 01 20 12 telefono zenbakietara dei dezakete, edota navarra@navarra.es helbidera mezua bidali.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!