AHTren aurkako bizikleta martxa, Nafarroan

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 23a, 14:35

Larunbatean abiatuko da AHTren aurkako hirugarren Bizikleta Martxa desobeditzailea Castejondik. Mugitu! Mugimenduak antolatuta, zortzi egunez Nafarroa eta Arabako lurrak zeharkatuko dituzte pedalei eraginez.

"Lurraren alde bizi-bizi" lemapean, Nafarroako Erriberara, Tafallara, Iruñerrira, Ollaranera, Sakanara, Arabako lautadara eta Zigoitiara hurbilduko da bizikleta martxa, abuztuaren 1ean Gasteizen amaitzeko. Bide horretan, “AHTren zentzugabekeriazko egitasmoaren salaketa egin”, eta lurrari erasotzen dioten beste hainbat proiektu ere ezbaian jarriko dituzte, hala nola, fracking-a, erraustegiak edota autopista elektrikoak.

Mugitu! kolektiboak salatu du AHTren mitoa erortzen ari dela eta “erokeria” geldiarazteko unea dela: “Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen ditu eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko lirateken partidak murriztu beharra dakar, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!