Artaxoa, Larraga, Mirafuentes eta Mendigorriako D ereduko haurren gurasoak laguntza eske

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 26a, 12:27
Gurasoek Sortzen elkartearen babesarekin 700 sinadura erregistratu dituzte diru laguntzak ziurta diezaietela exijituz.

Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako gurasoak izan dira Nafarroako Gobernuan. 700 sinadura aurkeztu dituzte garraioaren gastua eta jantokikoa ordaindu ahal izateko. 

Vascuencearen legearen araberako eremu ez-euskalduneko gurasoek esperantza dute Nafarroako Gobernu berriak eurei ere eskubideak ziurtatuko diela.

Nafarroako Gobernuko Erregistroan jantokirako eta garraiorako behar dituzten eta legez dagozkien diru laguntzak eskatu dituzte. Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako gurasoak izan dira bertan eta 700 sinadura entregatu dituzte eskaera horrekin.

Zonalde ez-euskaldunean kokatuak daudenez, ez dute euskaraz ikasteko eskubiderik. Horregatik, euren seme-alabek kilometroak egin behar dituzte D ereduan ikasi ahal izateko. Mendigorriatik 14 kilometrora dago Gares. Egunero egin behar izaten ditu Eunate Lopezek joan-etorria bere hiru seme-alabek D ereduan ikas dezaten.

Eskatzen dutena, oinarrizko eskubide bat bete dezatela

Hiru seme alabaren ama da Eunate Lopez. Jantokiko gastuak ordaintzeko hilean 300 euro ordaintzen ditu eta 28 kilometro egiten ditu egunero haurrak eskolara eraman ahal izateko.

Sortzeneko kideekin batera izan dira gurasoak sinadurak entregatzen. Euskaraz ikasteko eskubidea ziurta diezaietela eskatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!