Joseba Asiron: “Ez dut ikusten alkatetza beste norbaitentzat izateko arrazoirik"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 12:30

EH Bilduko Iruñeko zerrendaburuak oraindik ez du bere burua alkatetzat ikusten, baina halaber dio ez duela arriskurik ikusten alkate ez izateko, "PSN ez delako beharrezkoa". Elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.

Berorika egin beharko diot? Alkate bezala ikusten al du bere burua?

Oraingoz ez. Goazen poliki-poliki berorika aritzeko ordua iristen den. Oraingoz, Joseba, eta mantso-mantso. Nik noski ikusten dudala neure burua alkate. Jendea aldaketaren alde dago. Gehiengo sozial bat dago kalean. Kontua zen nola eraman erakundeetara. Eta jendea argi mintzatu da. Aldaketa nahi dute Iruñeko Udalean, eta nahi dute lidergoa EH Bilduk edukitzea. Premisa hhorrekin lan eginen dugu.

Hori ez lortzeko, zu alkate ez izateko arriskurik ikusten duzu?

Zorionez, orain PSN ez da beharrezkoa. Orain arte, beharrezkoa den aldioro saldu gaituzte. PSN ez da aldaketarako mintzakidea. Bidali behar dugu pentsatzeko txokora. Haiek aztertu beharko dute ea egin duten politikak eraman dituen dauden lekura.

16.640 boto eta 5 zinegotzi lortu dituzue. Nola baloratzen dituzu emaitzak?

Balorazioa oso-oso ona da. Botoetan gora egin dugu, orain gure udala askoz zatikatuago egon arren. Eta testuinguru horretan zinegotzi kopuruari eustea oso ongi dago. Oso emaitza ona da.

Egia al da EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Izquierda Ezkerrrak jota, entzierroa eta patxarana debekatzeko akordio ezkutua duzuela?

Kar, kar. Askotan aipatu da ba ote genuen kontubernio ezkuturik. Gu akordioa lortzeko prest gaude. Ahal dugun guztia eginen dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!