Metropoli Forala 2015-05-13

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 11:06

Hauteskunde kanpainaren barruan, aste honetan, Iruñeko Udalerako hautagaiak elkarrizketatzen ari gara. Gaur, Edurne Egino Ezkerra koalizioko zerrenda burua izan da. Harriarekin, burdinarekin eta, batez ere egurrarekin egiten du lan. Iñaki Villanueva eskultorea zuzenean etorri zaigu bere lanaz, ibilbide profesionalaz eta bizitzaz hitz egitera. Hauteskundeez gahiago. Kanpainaren aurretik eta kanpainan zehar makina bat inkesta egin eta plazaratzen dituzte. Zenbateraino dira sinesgarri? Nor dago sukaldean zenbaki zopa hori prestatzen? Kezka horiek azaldu dizkigu Gorka Bereziartua kazetariak. Iritziaren tartean, idazle nafar bi. Jon Alonso eta Angel Erro. Mikro-ipuina Jasone Osoro idazleak helarazi digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!