Hirugarren urtez jarraian biztanleak galdu ditu Nafarroak; 640.154 herritar ditu egun erroldatuta

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 08:50

634 biztanle gutxiago dira aurten erkidegoan bizi direnak. 2009az geroztik herritar gutxiago daude erroldatuta baina bereziki 2013an izan zen jaitsierarik handiena 3.687 bizilagun gutxiagorekin.

Erroldako datuei erreparatuta Nafarroak hirugarren urtez jarraian herritarrak galdu ditu. 2014an 636 herritar gutxiago izan ziren eta guztira 640.154 bizilagun ditu Nafarroak erroldatuta. 2009. urtean hasi zen biztanleria gutxiagotzen baina nabarmen egin zuen behera 2013an: 3.687 herritarrek utzi zuten erroldan izateari.

Nafarroan bizi diren atzerritarrak 55.777 dira, %8,7. Afrikatik etorritakoak dira %28,5, Amerikatik iritsitakoak %24 eta Asiatik etorritakoak %4,2.

42,6 urtekoa da Nafarroan erroldatutako gizonezkoen bataz besteko adina; emakumezkoena 41,4 urtekoa. Erroldatutakoen %52,2 gizonezkoa da eta %47,8 emakumezkoa. 15 urte baino gutxiago dute %15,7k; 15 eta 44 urte artean daude %38,3; 45 eta 64 urte artean %27,1 eta 65 urtetik gorakoak dira %18,9.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!