Indarkeria matxistaren aurkako legea aho batez onartu dute

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 26a, 11:57
Aurtengo martxoaren 8ko manifestazioa

Legea Gobernuak bultzatu zuen, eta Bilduren, Alarren eta PSNren 20 zuzenketek hobetu egin dute.

Prebentzioa hobetzea, arreta integrala eskaintzea eta autonomia bultzatzea. Horiek dira Indarkeria Matxistaren Aurkako Foru Legearen helburuak. Berrikuntza garrantzitsua ere badakar: seme-alabak ere biktimatzat jotzen ditu.

Legeak hobetu egiten du indarkeria matxistarekinn zerikusia duten alorretako profesionalen formakuntza eta koordinazioa: irakaskuntza, osasungintza eta gizarte zerbitzuak. Garrantzi berezia ematen dio irakaskuntzan prebentzio lana egiteari. Biktimen babeserako neurrien optimizazioa bultzatzen du. Eta laguntza ekonomikoa eta etxebizitza lortzeko laguntza hobetu egiten ditu.

Legeak indarkeria matxistaren biktimatzat jotzen ditu emakumea izateagatik indarkeria pairatzen dutenak edo genero arrazoiengatik bazterketa neurrigabea pairatzen dutenak, eta horren ondorioz kalte fisiko, psikologiko, sexual edota ekonomikoak jasotzen dituztenak zein jaso ditzaketenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!