Maiatzaren 11tik 13ra ospatuko dute Zinemaren Festa, sarrerak 2,9 euroan salduz

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 24a, 11:17

Eskaintza gozatu ahal izateko, ikusleek fiestadelcine.com webgunean akreditazioa eskatu beharko dute.

Maiatzaren 11tik 13ra zinemara joan ahal izanen da 2,9 euroren truke. Baina eskaintza profitatu ahal izateko, ikusleek www.fiestadelcine.com webgunean erregistratu beharko dute, astelehenetik aurrera, akreditazioa jasotzeko. Bi salbuespen izanen dira: 14 urte baino gutxiago eta 60 baino gehiago dituzten pertsonak. Horiek akreditaziorik gabe gozatu ahal izanen dute eskaintza berezia. Gainontzekoek, txarteldegian sarrera erosterakoan akreditazioa erakutsi beharko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!