Lan istripuan hil da gizon bat Lodosan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 23a, 08:52

Lasto fardelak zeramatzan eta horietako batzuen azpian geldituta zendu da gizona gaur goizean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du goizeko lehen orduan izan dela ezbeharra. Lodosan jazo da, industriagunean. Behargina lanean ari zen lasto fardelak kamioitik ateratzen. Halako batean, fardel batzuk gainera erori eta azpian harrapatuta hil da gizona. Berehala jarri dituzte martxan larrialdi zerbitzuak. Anbulantzia medikalizatua joan da gertatutakoaren lekura baina langilea hilik zegoen ordurako. Suhiltzaileak ere agertu dira Las Machorras industriagunera. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!