2016/06/17 20:00 - 21:00

Irakurtzen dibertitzengara: "Hamabost egun Urgainen"

Zaldiko Maldiko elkartea,
Laburpena: Hamabost egun Urgainen polizia-eleberri klasikoa da. Jose Antonio Loidik idatzi zuen 1955an eta genero horretako lehenengo euskal nobela izan zen. Urgain herri baketsua da. Lasaia. Lanean dakite urgaindarrek, Txominek bezalaxe, bertako kanposantuaren kargu. Hildako bat lurperatzen ari den batean non ohartzen den aspaldi hilobiratu zuten emakume bat kopetan tiro batek jota lurperatu zutela! Garaidi jaunak hartuko du bere gain ikerketaren ardura. Erraza dirudi lanak. Baina, polizi nobela on guztietan bezala, honetan ere korapilatu egingo da gertakizunen haria eta estutu egingo zaio arnasa irakurleari, amaiera ezagutu bitartean liburua eskuetatik utzi ezingo duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!