2016/03/02 00:00

MINTZA TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA

MINTZA TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Llindurrenborsa Sagardotegia, Lesaka, Iruñea
Mintza-txotx! Martxoaren 5ean, larunbatarekin. Iruñerriko eta Lizarbeibarko Mintzakideak,Baztan-Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Baztan-Bidasoko euskaltegiak, plan ederra antolatu dugu, LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!! Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñerriko, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusera berandu iristen dena, guztientzako sagardoa ordaindu beharko du. Tinel izan. http://www.irunerrikomintzakide.org/event/mintza-txotx/?instance_id=9427

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!