2015/05/30 00:00

Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean.

Bera, Iruñea
Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Nafarroan izango da aurten, Beran. Bertako lagunak pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira.Zita maiatzaren 30ean izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai, zuen herrietako euskaltzaleen elkarteen eta mintzapraktikako arduradunen bidez.Bien bitartean, aurreko Mintza Eguneko argazkiak ikus ditzakezue. https://flic.kr/s/aHsjYj5Xfd Gorde data agendan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!