Iruñerriko D ereduko guraso aitzindarien babesa, Tafallako besarkadari

Iruñeko Alde Zaharreko SanFrantzisko eskolako eskaileretan, Iruñerrian, gaur dela 20, 30 edota 40 urte, D eredua eskola publikoetan zabaltzea lortu zuten zenbait familia elkartu ditugu.

Iruñerrian bide luzea egin zuten guraso hauek. Lana, negarrak eta nekeak utzita. Haiei eta bidean batu ziren irakasle, langile eta zentroei esker, egun, lerro publikoan D ereduko eskola sendoak eta esperimentatuak ditugu. Euskararen unibertsoa egunetik egunera zabaltzea posible egiten dutenak, beste gainontzeko hezkuntza entitate eta eregileekin batera. Eskolako zenbait ikasleek, espreski landutako bertso sorta bat bota zuten zuzenean ere, eskerrak emanez.

Barañaingo Blanki, Kati, Marisol; Udal Ikastolako Benito, Loli eta Jesus; Arturo Kanpioneko Pello, edota San Frantziskoko Eukene, Orreaga, Ana, Nieves, Oskar eta Mila. Momentu politak eta ez hain politak bizi zituztenak, hemendik aurrera Tafallan, Lodosan eta Caparroson, D eredua bertako eskola publikoetan aukeratu duten familien antzera.


Atzo, babesa eskeini zieten famili horiei, eta datorren apirilaren 23an, Tafallara joateko deialdiarekin bat egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!