Izurrite bat. Hala definitua du Osasunaren Mundu Erakundeak.

Izurriteari neurria hartzeko datuak: munduko emakumeen %35ek jasango dute indarkeria sexuala noiz edo noiz. Europan, guretzako lasaiena den kontinentean, 15 urtetik gorako andreen %27,2k nozitu du jada.

Iazko sanferminetako bortxaketaren epaiketa ezin hobeto ari zaigu erakusten zein mekanismo sozialen bitartez betikotu zaigun izurrite hori: biktimaren kulpabilizazioa + biktimarioen zuriketa = bortxaketez betetako eta justiziaz hustutako etorkizuna.

Virginie Despentesek duela 11 urte idatzi zuen bere salaketa, King Kong Teoria liburuan. Bertan kontatzen ditu hiru gizasemek bera eta laguna bortxatu zituztenekoak. Hala dio: “Susmoa dut hiru morroi horietako bakar batek ere ez duela, horren ondotik, inoiz hartu bere burua bortxatzailetzat. Zeren haiek egiten dutena besterik da”.

Nagore Laffageren kasuak berretsi egin zigun hilketak ere ez duela inpunitatearen transmisio katea eteten. Hala, haiek egiten dutena, gure aurkako izurritea da oraindik ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!