Gerra Zibilaren gertakari tragikoak ditugu abiapuntu gogoratzeko eta ikasteko; horregatik, Sartagudan eraikitako Oroimenaren Parkea maitasunez gordetako testigantzen adorearen fruitua da.
Memoriaren Parke hori, jada, Nafarroako jendartearentzat mugarri kolektiboa da, baina batez ere, bisita-lekua da fusilatutakoen ehunka senitartekorentzat.
Baina osatu gabeko parkea zen, bukatu gabea, bereziki emakumeei eskainitako omenaldia falta baitzen, Rodrigo Romero artista madrildarrak egindako eskultura jarriko da. Parkean egin beharreko azken urratsa da hori.
Frankismoak hildako emakumeez gain, ama, alargun eta alaba asko mendekatu, laidoztatu eta bortxatu zituzten.
Maiatzaren 7an, eguerdiko 12:00etan Sartagudan egin behar den jaira gonbidatuak zaudete berriz justizia egiteko, kasu honetan errepresioa jasandako emakumeekin.