Hain sintzero

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017ko mar. 8a, 12:20

“Ez hadi hain sintzeroa izan” erran zion behin Atxagak Juaristiri. “Ez zaitezte hain sintzeroak izan” erran behar zien norbaitek ETBren “Ni euskalduna naiz, eta zu?” sailaren zorioneko kapituluko protagonistei. Badirudi ahantzi zitzaiela ez zirela taberna bateko barran, kamara baten aitzinean baizik. Euskaraz ari garelarik zer erraz eranzten ditugun filtroak, erdaldunak sorrak eta itsuak direlakoan. Ez hain sor, ez hain itsu. Ikasbide horixe atera behar genuke kontu penagarri honetatik. Bertze kontu penagarri bat, telesailaren zorioneko kapitulua kendu izana. Euskaldun gehienek etsi beharko dute espainolek egin duten laburpen interesatuarekin. Argitara atera diren datuen arabera, otsailaren 8an, emititu zelarik, askoz ere euskaldun gehiago ari ziren txoniak, fatxak eta katetoak Telezinkon ikusten, Euskal Telebistan iritzi-emaile euskaldun-euskaldunak baino. “Ni euskalduna naiz, eta zu?” bertze 5 kapituluak gelditzen zaizkigu sarean. Merezi dute ikustaldi bat, ez baitira batere txarrak. Portzierto, bloger euskaldunak behar dira. Urgenteki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!