Sari handi bat eman dizute
baina ni ez nau harritu,
izan ere nork egingo zuen
Mikelek hainbat meritu
aniztasuna koloreztatzen
zirrikituz zirrikitu,
zure hitz eta bakarrizketak
gogoz ditugu aditu;
eguneroko ahaleginean
borrokan gogor segitu,
gizarte honek zu bezalako
ispiluak behar ditu.
Ekaitz Goikoetxea