Festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte Nafarroaren Egunean, etzi

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 24a, 16:04

Basaizea elkarteak Baigorrin egun guziko egitaraua antolatu du. BERRIAk gehigarri berezia argitaratu du gaur, jaiaren harira.

Etzi 36. aldiz ospatuko dute Nafarroaren Eguna Baigorrin (Nafarroa Beherea). Nafarren arteko harremanak saretzeko helburua du jaiak. 1979an egin zuten lehen aldiz, Baigorriko eskaintza kulturala nahikoa eskasa zela iritzita. Euskarak indargune handirik ez zuen garai hartan, eta hari bultzada bat ematea ere bazen jaiaren helburua.

Egun, Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna, eta aurten ere egun osoko egitaraua antolatu dute: dantzaldiak, bertso saioa, bazkaria, txarangak, erakusketak...

Beste urtebetez festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte Baigorrin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!