Iruñeak Sexu eta Genero Aniztasunaren eta LGTBI+ Berdintasunaren lehen Plana onartu du

Maialen Huarte Arano 2024ko api. 11a, 12:37

Mila ekarpen baino gehiago izan dituen tresna horri esker, administrazio inklusiboa eta LGTBIfobiarik gabeko hiria lortzeko politikak eta ekintzak garatu ahal izanen dira. 2024-2028 urteen artean garatu nahiko luke plana Iruñeko Udalak. 

Sexu eta Genero Aniztasunaren eta LGTBI+ Berdintasunaren Planak esku-hartzeko lau esparru ezarri ditu bere helburuak lortzeko:    Iruñeko udalaren barruko lanari dagokio lehen esparrua, ahalduntzea da bigarrena, sentsibilizazioa lantzea hirugarrena eta LGTBIfobiari aurre egitea laugarrena. "Ez da LGTBI+ kolektiboarentzako plana, herritar guztiontzako bide orria da", adierazi du agerraldian Zaloa Basabe Berdintasunerako zinegotziak. Plana orain egin da, eta horretarako 2021ean egindako parte-hartze prozesu batean lortutako datuak eta pertzepzioak eguneratu dira. Plana osorik ikus daiteke Iruñeko Udalaren webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!