Tutoretzapeko etxebizitzetarako protokolo berri bat jarri nahi du martxan Iruñeak

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 26a, 08:17
Txema Mauleon azalpenak ematen Iruñeko Udalean.

Iruñeko Udalak protokolo berri bat jarri nahi du martxan tutoretzapeko etxebizitzetako batean pertsona baten hilotza aurkitu eta gero. 85 urteko gizonezko baten gorpua topatu zuten bizilagunen dei batek ohartarazi ondoren usain txarra zeriola atari horren inguruan.Ekintza Sozialerako zinegotzi Txema Mauleonek azaldu du pisu horietan bizi diren pertsonak autonomoak direla eta arretarik eskatzen ez badute ez zaiela halakorik ematen. Hala ere, "agerian" geratu da zerbitzua "ez dela nahikoa" eta bizi baldintza duinenak ziurtatzeko lan egiten ari direla jakinarazi du.

Asteazkenean onartuko da Iruñeko Udalean tutoretzapeko etxebizitzetako arreta "egokiagoa" izateko lan taldearen handitzea eta etxebizitza horien zaintza "hobetzeko" langile gehiagoren kontrataziorako onarpena: "Lan talde organikoan bost pertsona gehiago izanen dira arreta zuzena eskaintzeko. Familia langile profesionalak izanen dira", azaldu du Txema Mauleon Ekintza Sozialeko zinegotziak. Horrez gain, etxebizitza horien eraikuntzak ongi zainduak egon daitezen ere lan taldea handitu eginen dute. "Neurriak hartuko ditugu tutoretzapeko etxebizitzetan bizi diren pertsonak duin bizi daitezen eta izan dezaten beharrezkoa duten arreta", gaineratu du Mauleonek. Joan den igandean tutoretzapeko etxebizitza horietako batean 85 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten. Bizilagunen deia jaso zuten atari horren inguruan kiratsa zeriolako. Halakoak ekideiteko protokolo berri bat ere martxan jarriko dute "modu horretako heriotzak gehiago izan ez daitezen". Iruñeak 144 tutoretzapeko etxebizitza kudeatzen ditu bost auzotan: Donibanen, Arrotxapean, Iturraman, Arrosadian eta eraikitze fasean dagoen Azpilagañan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!