Asier Biurrun (Korrikako koordinatzailea): “Herritarrei eta erakundeei eskatzen diegu euskararen aldeko hitzetatik ekintzetara pausoa emateko”

Pello Argiñarena Urriza 2024ko mar. 12a, 12:38

'Harro Herri' izanen du lelo 23. Korrikak. Aurtengo edizioak, Irun eta Baiona lotuko ditu. Euskararen aldeko lasterketa, martxoaren 14an hasi eta 24an amaituko da. Korrikako Nafarroako koordinatzaile Asier Biurrun Metropoli Forala saioan izan dugu xehetasunak ematen. 

Korrikak Euskal Herri osoan 2700 kilometro zeharkatuko ditu. Oraingoan, Iparraldeko ‘Azterketak Euskaraz’ kolektiboa omenduko dute. Martxoaren 14an Irunetik abiatuko da, eta bigarren egunean, martxoaren 16an Iruñerria zeharkatuko du. Ibirikutik sartuko da Korrika eguerdiko 12:50ak aldera eta ordu bietan iritsiko da lehenengoz Iruñera. Arratsaldeko 16:00ak aldera Alde Zaharretik igaroko da lasterketa. Eta, Iruñerrian han-hemenka izan ondoren, Subitzatik jarraituko du bere bidea iluntzeko 21:00etan. Webgunean kontsultatu dezakezu noiz pasatuko den Korrika zure ingurutik. Hementxe Iruñerriko ibilbidea:

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!