Iruñerriko gazte bat espetxeratu dute grooming-a egotzitza

Euskalerria Irratia 2022ko api. 20a, 11:29

Sare sozialetako hainbat profilen bidez hainbat emakume adingaberekin jarri zen harremanetan, haiekin sexu-harremana izaten saiatzeko.

Foruzaingoak zehaztu duenez, Delitu Informatikoen Taldeko agenteek ikertutako susmagarria bizi zen eraikina miatu zuten, eta elementu elektronikoak eta beste ebidentzia batzuk aurkitu zituzten. Horiek aztertu ondoren, gaztea hainbat adingaberekin harremanetan jarri zela berretsi dute. "Groominga" deitzen zaio eraso mota honi. 

Atxilotutakoa Iruñeko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiaren esku utzi zuten, eta horrek espetxeratzeko agindu du. Ikertzaileek konfiskatutako gailuetan jasotako informazioa aztertzen jarraitzen dute.

Groominga adingabeek gailu digitalak erabiliz nabigatzen dutenean aurki dezaketen mehatxu nagusietako bat, sexu-harrapari horiek bertan ezkutatzen baitira beren helburuak lortzeko.

Foruzaingoko espezialistek horrelako jokabideak ugaritzen ari direla detektatu dute, batzuk 12 eta 13 urte arteko biktimekin, eta, beraz, horrelako gertakariak prebenitzeko beharra nabarmendu dute. Diotenez funtsezkoa da salaketa aurkeztea gertakariak ikertu ahal izateko. 

Indarkeria matxista pairatzen baduzu, hau edo beste bat, 016 zenbakian eska dezakezu laguntza. Fakturan ez du arrastorik uzten, baina sakelako telefonoaren memoriatik ezabatzea gomendatzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!