Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak azken bi urteotan menu osasungarriak, jasangarriak eta ekologikoak ezartzea bultzatu du Iruñeko Haur Eskoletan, Gure Sustraiak baserri-eskolan eta Tuterako Argia ikastolan. Orain beste hiru ikastola gehigotara zabaldu dute ekimena eta hilabete honetan bertan menu berriak iritsi dira Iruñerriko Jaso eta Paz de Ziganda eta Lesakako Tantirumairu ikastoletara. Ekoalde ekoizleen elkartean biltzen diren 70 bazkideak dira ikastetxe hauetako sukaldeak hornitzen dituztenak.
Honetaz mintzatu gara Izaskun Berasategi proiektu honetako dietista nutricionista.