30. urteurrena

Udaletxe plazatik egin dugu Irrintzi Plaza saioa

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 8a, 18:43

30. urteurrena ospatzen jarraitzeko asmoz, irratiko kolaboratzaileekin egon gara gaurko saioan. 

Iruñeko udaletxe plazatik egin dugu gaurko Irrintzi Plaza saioa. Irratiaren 30. urteurrena ospatzen jarraitzen dugu, eta gaurkoan atzera begira irratiko esatari ohi Kike Diez de Ulzurrun eta Txari Eletarekin jarri gara.

Kike Diez de Ulzurrun Txari Eleta

Txari Eleta Irrintzi Plaza

Kike Diez de Ulzurrun Irrintzi Plaza

Prisziliano kazetari eta kolaboratzaile bitxiak irrati entzule zenbaiten istoria harrigarriak ekarri dizkigu. Nafarroako tokiko irratien arteko kolaborazioa ezinbestekoa da irrati txikientzat, gaiaz aritu gara solasean Aralar irratiko Martin Juanena, Irati Irratiko Eneko Villegas eta Karrape irratiko Unai Zabaletarekin.

Irratien tertulia

Martin Juanena Irrintzi Plaza

Eneko Villegas Irrintzi Plaza

Unai Zabaleta Irrintzi Plaza

Gainera, Goienerreko Maria Arretxe eta Xabier Lozano, Bertsozale elkarteko Ander Perez eta Internazionalistak auzolanean elkarteko Txuri Ollo ere izan ditugu gurekin. 

Ander Perez Irrintzi Plaza

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!