Musika-emanaldi, lantegi, zinema eta hitzaldiak Ibaiertzean jaialdian Sanduzelain

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 2a, 19:59

Biurdanako zubi azikoa. Arg: mapio.net

Maiatzaren 15etik 20ra, 18 jarduerak eskainiko dira doan Biurdanako zubipean, Karrikagunen, San Jorge IPn, kaleetan eta Joaquín Maya Musika Eskolan

Ibaiertzean jaialdiaren lehenengo edizioa eginen da maiatzaren 15etik 20ra Iruñeko Udalak antolatuta. Sanduzelaiko Kultur Koordinakundearen eta Iruñea NOLA? elkartearen laguntzarekin, musika-emanaldiak, lantegiak, zinema-emanaldiak eta hitzaldiak eskainiko ditu. Musikaren balioari buruzko esperimentu bat izanen da, musika aldaketa sozialak sustatu eta elikatzen dituen praktika komunitarioa den aldetik. Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak eta Iruñea Nola? elkarteko ordezkari Jennyfer Chocarrok.

Ibaiertzean. Bajo el puente, la playa jaialdiko agertoki nagusia Nafarroa etorbideko zubibide azpiko gune bat da, baina jarduerak eginen dira ere Karrikagunen, San Jorge IPn, kaleetan barna eta Joaquín Maya Musika Eskolan. Protagonisten arabera, jarduera honek gune sinboliko bat berreskuratu nahi du, non, eta komunitateak garatzen diren lekuan, ibai-ertzetan. Sanduzelai ez da dekoratu hutsa izanen, prozesuaren solaskide eta protagonista baizik.

Emanaldietan hainbat estilo elkartuko dira: musika tropikala, txaranga-musika, funka, afrobeata, jazza, cumbia eta regetona, tokiko taldeen zein talde gonbidatuen eskutik. Kultura partekatu baten metxa pizteko moduko programazioa izanen da, hiriko jendearen eta eragileen parte-hartzea lagun.

Jarduerak goizez, arratsaldez eta gauez

Jaialdia maiatzaren 15ean, astelehenarekin, hasiko da Sustraian Recordsek Karrikagunen eginen duen lantegi batekin (asteartean errepikatuko da). Larunbatean ere lantegi bat egonen da, 12:00etan, Resonante Sónica Urbanaren eskutik. Musika izanen da Ibaiertzean. Bajo el puente, la playa jaialdiko protagonista, astean zehar hainbat kontzertu izanen baitira, Nafarroa etorbideko zubibide azpian. Inaugurazio-kontzertua astelehenean izanen da, 19:00etan, Gangbé Brass Banden eskutik, eta ostiralean, kontzertu didaktiko bat egonen da, Basubanden eskutik, San Jorge IPn, elektrotxaranga auzoko kaleetan barna 19:00etan, eta 21:00etatik aurrera Sustraians Revue, George Palmer, Bokale Brass Band, Dodosound y Kunbianbero taldeen kontzertuak. Larunbatean ere, kontzertu gehiago: 19:00etan, Titanians in Dub eta Benation; eta 21:00etan, Irie Nanara, Moisés No Duerme & los Noctámbulos, Aneguria, Broken Brothers Brass Band eta Chocolate Remix.

Bestalde, zinema-ziklo bat egonenda, 21:00etan, zubi azpian. Asteartean Kids used to sing proiektatuko da; asteazkenean, Gurumbé; eta ostegunean, The Whole Gritty City. Hitzaldiei dagokienez, asteartean, 19:00etan, Nando Cruz arituko da hizlari; asteazkenean, ordu berean, Black Lives Matter UK eta SOS Arrazakeria; eta larunbatean, 17:00etan, regeton feminista izanen da protagonista, June Fernándezek Chocolate Remix zuzenean elkarrizketatuko baitu. Programa osatzeko, bi masterclass eginen dira, Joaquín Maya Musika Eskolan: lehenengoa, asteartean, Gangbé Brass Band-ekin; eta bigarrena, asteazkenean Matt Sakakeeny eta Broken Brothers Brass Band-ekin, 12:00etan bi-biak.

 

Ibaiertzean, bajo el puente, la playa. Maiatzaren 15etik 20ra

  • Maiatzak 15, astelehena
  • 17:00. Selektoreh gerrillarien lantegia, neskendako: Sustraian Records. Karrikagune
  • 20:00. Inaugurazio-kontzertua: Gangbé Brass Band. Zubi azpian
  • Maiatzak 16, asteartea.
  • 12:00. Masterclassa: Gangbé Brass Band. Joaquín Maya Musika Eskola
  • 17:00. Selektoreh gerrillarien lantegia, neskendako: Sustraian Records. Karrikagune
  • 19:00. Hitzaldia: Romper el marco, Nando Cruzen eskutik. Zubi azpian
  • 21:00. Zinema-zikloa: Kids used to sing. Zubi azpian
  • Maiatzak 17, asteazkena
  • 12:00. Masterclassa: Matt Sakakeeny + Broken Brothers Brass Band. Joaquín Maya Musika Eskola
  • 19:00. Hitzaldi-topaketa: Black Lives Matter UK eta SOS A.rrazakeria Zubi azpian
  • 21:00. Zinema-zikloa: Gurumbé. Canciones de tu memoria negra. Zubi azpian
  • Maiatzak 18, osteguna
  • 19:00. Aurkezpena: Sigue adelante. Zubi azpian
  • 21:00. Zinema-zikloa: The Whole Gritty City Zubi azpian
  • Maiatzak 19, ostirala
  • 12:00. Kontzertu didaktikoa: Basuband. San Jorge IP
  • 19:00. Elektrotxaranga. Sanduzelaiko kaleetan
  • 21:00. Sustraians Revue, George Palmer, Bokale Brass Band, Dodosound eta Kunbianbero. Zubi azpian
  • Maiatzak 20, larunbata
  • 12:00. Lantegia: Basuband, Resonante Sónica Urbanarekin
  • 13:00. Txaranga Jaiak. Sanduzelaiko kaleetan
  • 17:00. Hitzaldia: Regeton feminista. June Fernándezek Chocolate Remix elkarrizketatuko du. Zubi azpian
  • 19:00. Arratsaldeko kontzertuak: Titanians in Dub eta Benation. Zubi azpian

21:00. 2. gaua: Irie Nanara, Moisés No Duerme & los Noctámbulos, Aneguria, Broken Brothers eta Chocolate Remix. Zubi azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!