Joan den ostegunetik eta urtarrilaren 22ra arte, Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan hutsik dauden plazetan izena eman ahalko da, Nafarroako Gobernuaren mende dagoen euskaltegian. Euskara-eskolak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan emango dira.
Ikastaroak 16 urtetik gorako pertsonentzat dira, eta honako ordutegian emango dira: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30. Zubiarte euskaltegi publikoak ondorengo ikastaroetan eskaintzen ditu plazak:
- Astean 10 ordukoa, B1 eta B2 mailetan eta 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 5 ordukoa, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan eta bi saiotan (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun), 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 4 orduko ikastaroa, mintzapraktika, B2 eta C1 mailetan.
- Autoikaskuntzako ikastaroak, astean 2 orduko mintzapraktikarekin eta 6 orduko lan-konpromisoarekin; ordenagailua ondo erabiltzen jakin behar da.
- A2 eta B1 mailetako kanpoko ikastaroak zenbait zentrotan, ematen diren ordutegia lehenetsiz (eguerdia), astelehen, astearte eta ostegunetan.
Matrikula euskaltegiko egoitzan egin behar da (Zubiarte kalea, 13, 31620 Uharte) edo euskaltegiko webgunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/.
Tasei edo plazen eskaintzari buruzko informazio gehiago jasotzeko, aipatutako webgunea kontsulta daiteke, euszubia@educacion.navarra helbide elektronikora idatzi edo ondorengo telefono-zenbakira deitu: 848 431 010.