Ruper Ordorika: “'Guria Ostatua' lagunartean egoteko dugun babesleku hori da”

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 1a, 11:02

Ruper Ordorikak disko berria plazaratu du: Guria Ostatua. Bakarkako 13. lana du eta hamaika kanta bildu ditu bertan. Metropoli Forala irratsaioan izan da bere azken diskoa aurkezten. “Kontrabaxua eta pianoa gehiago sartu ditut abestiotan. Hori da berrikuntzarik handiena. Hitzetan nire betiko estiloari eutsi diot”. Hala esan digu artista oñatiarrak

Guria Ostatua diskoan, doinu guztiak Ruper Ordorikarenak dira. Letra gehienak ere. Hiru abestitan Joseba Sarrionandia, Eva Linazasoro eta Gary Snyder sortzaileen hitzak moldatu ditu. New Yorken grabatu ditu lan honetako kanta guztiak. Goi mailako lau musikarirekin aritu da: Tony Scherr, Kelly Wollesen, Jamie Saft eta gainera, Arkaitz Miner. Musikari oñatiarrak esan digunez, “eguneroko gauza guztien gainetik, lagunartean egoteko babesleku hori da Guria Ostatua. Guztiok goxo egoteko behar dugun tokia. Munduari beste modu batez begiratzeko leiho berezia zabaltzen digun aterpea”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!