Beatriz Chivite Ezkieta idazle, kultur eta elkartasun ekintzaile burlatarrak 2016ko Gazte saria jasoko du

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 14a, 20:08
Bea Chivite Ezkieta. Argazkia: Argia (Dani Blanco)

Harekin batera Ángela Gabarre Moreno, Pobreziaren aurkako Sarea eta Bilaketa izanen dira aurtengo sarituak. Banaketa ekitaldia azaroaren 25ean izanen da.  

26 izan dira aurtengo hautagaiak Nafarroako Gobernuak gazteen partaidetza sozialaren, autonomiaren eta bizi-kalitatearen aldeko ibilbideak eta lan pertsonalak edo taldeenak saritzen dituen lehiaketa honetan.

Sari-banaketa azaroaren 25ean egingo da Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien esparruan.

Beatriz Chivite Ezkieta

"Gazte Saria"-k 14 eta 30 urte arteko Nafarroako gazteak saritzen ditu gizarte modernoetako balio propioei lotutako ibilbide pertsonala dutenak (elkartasuna, lana, ahalegina, tolerantzia, kultur artekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizitza osasungarria…) eta beste gazte batzuentzat erreferentziak direnak. Aurten Beatriz Chivite Ezkiera saritu da, adierazitako balio guztien elkartzea azpimarratzeko.

Beatriz Chiviterengantik (duela 25 urte jaio zen Burlatan) batzordeak bere ikasketa-espediente, lan eta nazioarteko espediente "distiratsua" aitortu nahi izan ditu, hizkuntzen ezagutza, lan solidarioak egitea, eta lortutako sariak eta egindako argitalpenak.

Bere ikasketa-espedienteari dagokionez, Batxilergoa Italian ikasteko beka azpimarratu behar da (2007-2009); United World Colleges (UWC) edo Munduko Ikastetxeen Batasuna izeneko fundazioak kultur aniztasunaren bidez bakezaletasuna sustatzeko proiektua du. Horren baitan urtero hamar beka ematen ditu batxilergoa ikasteko munduko hainbat tokitan eta ikastetxe berezi batzuetan. Ondoren Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historiaren ikasketak Londresen, 2014an amaitutakoak ohorezko matrikularekin; Kultur eta Literatura Ikasketen masterra Hong Kong-eko Unibertsitatean (2016), La Caixaren bekarekin eta espediente onenaren "Esther MK Cheung Memorial" sariarekin amaitutakoak.

Lan-esperientziari dagokionez, 2012 eta 2016 artean Hong Kong-eko erakusketa batean komisario izan da, kultur bitartekari AEBko pabiloian Veneziako La Biennale-n, pasantiako laguntza-koordinatzaile Veneziako Peggy Guggenheim museoan, praktikak egin ditu Londresko Victory&Albert museoan, eta baita Londresko Christie’s enkanteen sailean ere, eta ingeleseko irakasle izan da Nafarroako Gobernuko CNAI-n, besteak beste. Sei hizkuntza menderatzen ditu: euskara, gaztelania, italiera, txinera (mandarina), ingelesa eta frantsesa.

Gainera, Hong Kong-en emakume langile migratzaile filipinar eta indonesiarren laguntza-programetan lagundu du; desgaitasun mentala duten gazteekin Londresen; edo ingeles eta historiako irakasle aritu da Katmandun.

"Metro" poema-liburua ere argitaratu du (Lauxeta saria, Bizkaiko Foru Aldundia 2015 eta Ernestina Champourcin Poesia saria 2014). 2012ko Iruñeko Udalaren poesiaren lehen saria irabazi zuen, halaber, "Pekineko Kea" poesia-liburuarekin, eta Nafarroako Gobernuko euskarazko lehen narratiba-saria 2007an "Galdutako Ispiluak" obrarekin.

Hona hemen Argian eginiko elkarrizketa

Oztopoak gainditzeko balioa: Angela Gabarre

Bestalde, batzordeak balio zehatz bat azpimarratu behar du ere, Gazteria Sarien esparruan, emakume ijitoen gizarteratze-prozesuan oztopoak gainditzeko balioa, eta hori Angela Gabarrek ordezkatzen du (Azkoien, 19 urte).

DBH ikasi zuen Azkoiengo Arga BHIn, eta Santa Luzia Ijioen elkarteko eta Gaz Kaló Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federazioko jardueretan parte hartu du emakumearen eta gazteriaren arloan. Chavorrós eta Chavorrís ijitoen gazte elkartearen sustatzaile eta sortzaile izan da, eta Nafarroako Gazteria Kontseiluko eta Pobreziaren eta Gizarteratzearen aurka Borrokatzeko Nafarroako Sareko jardueretan parte hartu du. Gaur egun, Iruñean bizi da eta Maria Inmaculada ikastetxean erdi-mailako gradua ikasten du.

Pobreziaren Saria: Partaidetza Sozialaren saria

Partaidetza Sozialaren sariak gazteriaren partaidetza errazten eta bideratzen duen talde edo elkarte bat nabarmentzen du, jarduera-maila handikoa, eta gazteen partaidetza bermatzen du Nafarroako garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean. Haren jarduera-esparrua Foru Komunitatea edo beste lurralderen bat izan daiteke, kasu honetan Nafarroarekiko lotura adieraziz.

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurka Borrokatzeko sarea irabazi-asmorik gabeko talde horizontal bat da. Batzordeak nabarmendu du entzunarazten zailtasunak dituzten kolektiboei ahotsa ematen diela eta haien eskaerak gainerako biztanleen "berdintasun-baldintza beretan" helarazten dituztela. Aurten kolektibo gazteari indar handiagoa ematen ahalegin berezia egin du, krisiak gehien jotakoa izateagatik. Horretarako, talde gazte bat sustatu du.

Bilaketak, 40 urte

Azkenik, Erakundearen Sariak (publikoak, pribatua edo toki-erakundea) gazteriaren alde lan egiten dutenak aitortzen ditu, gazteen partaidetza soziala, autonomia edo bizi-kalitatea errazten dutenak, eta beraien jarduera-eremua Nafarroako gazteak dira edo haiek lehenestea gutxienez.

Sariak Bilaketaren ibilbidea aitortzen du, 1976an sortutako Agoitzeko 14 gazte talde bat. Aurten 40 urte betetzen ditu. Nafarroako lehen gazte-informazio bulegoa sortu zuen 1993ko urrian; 1987an letretako Francisco Yndurain saria sortu zuen gazte idazleentzat, Nagusientzako Unibertsitateaz gain; aurten 20 urte beteko dituen gazte-txaranga bat eratu zuen, 24 kiderekin, eta 1999an, Mariano Garcia musika-banda, 45 kiderekin; `kiliki´-en konpartsa bat ere badu. Krisiagatik Bilaketak orain arte antolatzen zituen lehiaketa batzuk ez ditu antolatu (pintura edo eskultura). Salvador Gutierrez da bertako lehendakaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!