Gaur hasiko dira Mendillorriko festak, mus txapelketa, kontzertuak, erraldoiak... igandera arte badago zer gozatua.
Motorrak bero daude Mendillorrin, gaur bertan ekinen diote karta jokoari, mus txapelketarekin, 17:30ean izanen da. Ez da hori egiteko bakarra izanen, nolanahi ere.
Kontzertu mordoa entzun ahalko dute herritarrek: Kupidarik gabe, El sonido de la metralla, Skarmentu, Luziano... Musika entzuteaz ez ezik, triparen beharrei ere erreparatu beharko diete herritarrek eta, horregatik, ugariak dira bazkari herrikoiak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!