Uhartek ere ez ditu bigantxak nahi festetan

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 16a, 07:52

Herritarren %14k eman du botoa: horien artean %78,8k eman du ezezko botoa.

728 bizilagunek hartu dute parte herri-galdeketan. Bigantxak herriko festetan nahi ote zituzten galdetu diete herritarrei. Erroldatutakoen eta hamasei urtetik gorakoen %14k eman du botoa, gehienek ezezkoa %78,8k. Aintzat hartuko dute emaitza Uharteko Udalean eta jaietan ez dituzte bigantxak izanen.

5.238 bizilagun ziren hautes ontzietara deituak eta 728 izan ziren parte hartu zutenak. 574 boto bigantxak askatzearen aurka azaldu ziren eta 153 aldekoak. Boto txuri bat ere izan zen.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!