Tortura salatzeagatik atxilotutakoei babesa adierazteko manifestazio deitu dute Burlatan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 21a, 09:28

Argazkia: Tortura salatzeko muralaren margoketa.

> Aztnugal ekimeneko kideek antolatu dute larunbateko mobilizazioa; 13:00etan izanen da, udaletxetik abiatuta.> EH Bilduk eta Burlata Aldatuk elkarretaratzea gauzatuko dute, bihar, ostiralarekin, 18:00etan.

"Mehatxu eta atxiloketen gainetik" lanean jarraituko dutela adierazi dute 04/2014 sumarioko auzipetuek, manifestazioa iragartzearekin bat.

"Gure senideak polizia mendekuaren biktimak dira", esan dute, deialdia luzatzeko prentsa aurrekoan, eta elkartasuna adierazi diete herenegun atxilo hartutako zortzi lagunei.

Sufrimendua kuantifikatzerik bada

5.022 torturatu egon dira Euskal Herrian 1960tik 2013ra. Azken urteak oraindik kuantifikatu gabe badauzka ere, ez dira arinak Euskal Memoriak maneiaturiko datuak. Espainiak, baina, ukatu egiten du; horren adibide dira Jorge Fernandez Diaz ministroaren hitzak: "Ez da inpunitaterik egonen Guardia Zibila iraintzeko". Tortura salatzea irainaren sinonimotzat hartu du agintariak. Erantzun gisa, galdera planteatu dute Aztnugal ekimenekoek: "Tortura praktikatzeko, ordea, inpunitatea dago?".

"Tortura sistematikoa" dela ekarri dute gogora, eta horregatik, inkomunikazioarekin amai dadin defendatu dute.

Udaleko taldeak ere kalera

Kontzentrazioa eginen dute EH Bilduk eta Burlata Aldatuk bihar, ostiralarekin, udaletxe plazan,18:00etan, Aldaketaren udalen kontra, erasorik ez lelopean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!