"Ezbairik gabe, ikurrina herritarren parte handi batek bere sentitzen duen sinbolo bat da, eta publikoki erakustea guztiz normalizatuta dago gehiengoarentzat. Elkarbizitzan aurrera pausoa suposatzen du, eta gure gizartearen aniztasunaren erakusgarri da", esan du EH Bilduk, prentsa ohar baten bidez.
UPNk gaia "konfrontaziorako" erabiltzen duela salatu, eta kritikatu du sinbolo baten kontra "obsesioa" duela. Horregatik, agintean egon diren bitartean erregionalistak "sektarismoz" jokatu dutela esan du.
Azkenik, Sinboloen Legea aldatzeko lan eginen duela iragarri du Bilduk, "gizartean bizi diren sentsibilitate guztiak ordezkatuak senti daitezen".