Gaur 20:15ean iritsiko da 'Correscales' prekaritatearen aurkako "Korrika” Iruñerrira

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 19a, 08:58
Correscales hasiera Bilbon

Lasterketa hau Bilbotik abiatu eta Bartzelona iritsiko da heldu den astelehenean. Bihar Berriozar, Atarrabia, Uharte eta Egues ibarretik pasako da. 

 Movistar telefono konpainiako langileek abiatutako borrokari Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako dozenaka herri eragile batu zaizkio. 

Bilbotik Bartzelonara “Korrika” prekarietatearen aurka

Apirilean egindako 80 egun inguruko grebaren ostean, Movistar-eko langileek osatutako Marea Urdina elkarteak egitasmo berri bat atondu du: prekarietatearen aurkako Korrika moduko bat egitea, Bilbo eta Bartzelona lotuz. Guztira 674 kilometro etenik gabe egingo dituzte, otsailaren 19, 20 eta 21ean. Herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramanen dute lekukoa, Korrikaren gisa berean.

 

Prekarietatearen aurkako babes ekonomikoa

Korrikaldiarekin batera, erresistentzia kutxa bat antolatzeari ekin diote. Sarean Goteo gunean irekitako proiektuak 120.000€ bildu ditu crowdfunding bidez. Movistarreko langileek abiatutako ekimena, aurrera begira, antzeko egoeretan egon litezkeen sektoreei laguntzeko baliatu nahi dute.

Ikusi informazio guztia Argia aldizkarian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!