Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati billabesan

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 12a, 14:09

Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak "molestatzen" ari zirela esanez eta "errespetua" eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa.

Urtarrilaren 7an pasa zen. Haren Twitter kontuaren bidez salatu zuen nesketako batek egoera: "Hara! Ikusi zer eman digun emakume batek billabesan muxu emateagatik neskari eta bioi. Zur eta lur". Andreak emandako oharra txertatu zuen esaldiarekin batera. Jada  LGTBQI hainbat atari digitaletan arbuiatu dute jazarpen lesbofoboa.

"Norbera libre da bere sentimenduak adierazteko, baina inguruan dauden pertsona guztiak errespetatu behar ditu beti. Errespetua izan ezazue, neskak, zuen besukiadera-rekin egiten duzuen bakarra autobusean egoera deseroso bat sortzea baita. Nahiago nuke noizbait gehiengoarekiko begirunez jokatuko bagenu, umeak, helduak...". Horra oharrean jasotakoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!