Eguberritan txikientzako dantza saioak eta sukaldaritza tailerrak Dindaiaren eskutik

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 15a, 19:46

Abenduaren 28tik 31ra sukaldean trebatzeko aukera Zaldiko Maldiko, Txantreako Kaskallueta eta Antsoaingo Arrikulunka elkarteetan. Hip-hop saioak San Juan Xarren eginen dira. Izena emateko epea zabalik abenduaren 17ra arte.

Zabalik dago izena emateko epea Dindaia Fundazioak Eguberritarako prestatu dituen tailer hauetarako.

Lau egunez, goizeko 10:00etatik 12:30ak arte, lehen hezkuntzako haurrek aukera izanen dute sukaldaritza ikastaroak egiteko Iruñeko Alde Zaharreko Zaldiko Maldiko, Txantreako Kaskallueta eta Antsoaingo Arrikulunka elkarteetan. Ikastaroen prezioa 40 eurokoa izanen da. Haurrek zikintzeko arropa erosoa, jaki-ontzia eta saltsan ibiltzeko gogoa besterik ez dute eraman behar.

Hip-hop dantza saioak, aldiz, Donibane auzoko San Juan Xar elkartean eginen dira abenduaren 28tik 31ra, 10:00etatik 12:30etara. Honen prezioa 30 eurokoa da.

 Izena emateko edota informazio gehiago eskatzeko dindaia.eus webgunean  sartzeko aukera dago edo 696-277599 zenbakira dei daiteke 9:00etatik 13:00etara.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!