Xabier Irujo “1615 Islandia: Gartziaren istorioa” liburuaz mintzo.

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 9a, 19:26

Duela 400 urte euskal bale arrantzaleak Islandian sarraski odoltsu baten biktimak izan ziren. 40 bat arrantzale, tartean ere haurrak zirela, akabatuak izan ziren bertako gobernadore baten negozio ustelak argitara atera ez zitezen. 

Egiazko gertaera horietan oinarritutako eleberria idatzi du Tapio Koivukari idazle finlandiarrak. Islandierara itzulia izan ondoren orain euskaraz eta ingelesez iritsi zaigu Nafarroako Ikastolen Federazioaren eskutik, Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko jardueren egitarauaren barrenean. Xabier Irujo historialaria lan honen koordinazio lanetan ibili da eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikerketen zentroko bere lana egun batzuetarako utzita, Iruñera etorri da liburu honen aurkezpena egitera.

Bertan aritu gara berarekin solasean lan honetaz eta, bidenabar, abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Egunean Montevideon egin zen diasporako argitaletxeen bilkuraz eta Durangoko Azokan aurkeztu duen bere lan berriaz: euskararen aurkako azken mende hauetako legeen bilduma.

Bestalde Koivukariren eleberriaren pasarte batzuk aditzeko aukera izan dugu Unai Trigo eta Amaia Irizar Jaso ikastolako ikasleen ahotsetan.

 

 

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jurlaritza laguntzaile gisa ageri dira lan honetan. Lehen aldia, ote, irudi hau ikus dezakeguna?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!