Pintxoa, kazolak konkistatua

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 12:41
Argazkia: La cocina de Alex Mujica, aurreko urteko lehen saria. / semanadelacazuelica.com

Bihar hasiko da Kazolatxoaren eta ardoaren astea, eta igande arte propio prestaturiko jakiak dastatu ahalko dira 46 tabernetan.

Nafarroako Ostalarien elkarteak antolatuta, 2,20 eurotan salduko dituzte kazolatxoak ekimenean parte hartuko duten lokalek. Gainera, taberna horien erdiak zeliakoentzako jakiak jarriko ditu erosleen eskura.

Kazolatxo bakarra aurkez dezake taberna bakoitzak lehiaketara, eta Gazteleku Elkarte Gastronomikoko kideek epaituko dituzte plater guztiak.

Horrez gain, Nafarroako ardoaren kontsumoa bultzatu nahi dute antolatzaileek, horregatik, kazolatxoa eskatzearekin batera tokiko ardoa eskatzeko deialdia zabaldu dute.

Parte-hartzaileen eta kazolatxoen inguruko informazio guztia proiektuaren webgunean bildu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!