Lau dira Udako Euskal Uniberstitateak udazken honetarako prestatu dituen ikastaroak. Izena emateko epea zabalik dago ikastaro baloitza hasi baino aste bete lehenago arte.
- Urriaren 17tik 24ra: Haur Psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak. Giza garapenaren gakoak eta logika ezagutzea eta haurren hazkuntzaren eta helduen nortasunaren arteko harremana ulertzea ditu helburu, besteak beste
- Urriaren 24an: Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa.Plataforma honek, ikasleen jarraipena egiteko material ugari eskaintzen du
- Urriaren 26tik azaroaren 30era: Kontzentrazioa eskolan. Yogako hainbat tekniken bitartez, estresari aurre egin eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.
- Azaroaren 7tik 14ra: Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak. Pedagogia osasuntsuago baterako bidean, heziketa konbentzionalean edo alternatiboan aritzeko gakoak zein eta nolako diren aztertzen entseatuko gara