Erripagañako babes ofizialeko 87 etxebizitzaren esleipendunen zerrenda argitaratu dute

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 18a, 21:12

Ekainaren 30ean amaituko den alegazioak aurkezteko aldia ireki da.

Nafarroako Gobernua, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, Erripagañako (Iruña) babes ofizialeko 87 etxebizitzaren hasierako esleipendunen zerrenda (erosketan) osatu du; horrekin batera, ekainaren 30ean amaituko den alegazioak aurkezteko aldia ireki du.

Zerrenda herritarren eskura dago Nasuvinsako bulegoetan (San Jorgeko etorbidea, 8, behea, Iruña) Tuterako Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arreta Bulegoan (Foruen plaza, 5-6), bai eta Nafarroako Gobernuko etxebitza-atarian ere.

Zerrenda hori argitaratuta, alegazioak aurkezteko epea zabaldu da; haiek Iruña eta Tuterako Nasuvinsaren bulegoetan aurkeztu beharko dira eta, ebazten direnean, behin betiko esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!