Zubi berri bat jarri dute Elortz ibaiaren gainean Zizur Nagusia eta Etxabakoitz arteko mugan

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 9a, 19:29
Iruñerriko Mancomunitatearen irudia.

40,84 metrotako egurrezko pasabideak Iruñeko Ibai Parkea eta Iruñerrikoa lotu ditu. Uztailaren lehen astean zabalduko dute oinezkoentzat.   

Etxabakoitz auzoko mendebaldean, Zizur Nagusia eta Iruñeko mugan, Elortz ibaiaren gainean jarri dute egurrezko zaldain berria. Iruñerriko Mankomunitatetik jakitera eman duten bezala, uztailaren lehen astean oinezkoentzako irekita egotea aurrikusten dute.

Pasabide honen bidez lotuta geldituko dira Elortz ibaiaren ezker aldetik doan Iruñeko Ibai Parkea, Unibertitateetatik eta Arrosadia auzotik doana, eta eskuineko ibaiertzetik doan Iruñerriko parkea. Joan den abenduan zabaldu zuten “Arga Beherea” esaten zaion tartea Barañain eta Arazuri artean, lotuta geldituko da, modu honetara, Iruñeko parkearekin.

Lanen aurrekontua 120.000 eurokoa izan da (BEZ gabe) eta Iruñerriko Mankomunitateak ordaindu du oso-osorik. Proeiktua gauzatzeko Iruñeko eta Zizur Nagusiko udalak elkarlanean aritu dira Mankomunitatearekin.

Iruñerriko Ibai Parkean eginen den hurrengo proeiktua Arazuri eta Ororbiako tartearen handipena izanen da. Horretarako 2.570 metrotako ibilbidea eta Xulapain ibai gaineko zubi berri bat egitea aurrikusten da 2016 urtean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!