Sahats euskaltegiak udaberrirako ekitaldi sorta antolatu du

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 9a, 10:11

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta musika emanaldiak ardatz izanen dira euskararen presentzia Barañainen sustatzeko.

Bihar eta ostegunean izanen dira udaberrirako Barañaingo Sahats euskaltegiak antolatu dituen hitzorduak. "Euskara kalera ateratzea eta herritarrekin elkarreragina sortzea" da helburua. Hasteko,  bihar lan saioa antolatu dute: Hizkuntzaren eskubideak izenarekin Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petritegik, mahai inguruan eskainiko ditu euskaraz bizitzeko Nafarroan herritarrek dituzten eskubideak. Gakoak eta informazioa helaraziko ditu Petritegik 20:00etan euskaltegian.

Musika ardatz hartuta, ostegunean, Haizea elkartean izanen da ikuskizuna. Imanol Epeldek gidatutako Etxepare Rap taldea ariko da kantuan. Musika emanaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera.

Atzo ekin zion Barañaingo Sahats euskaltegiak udaberrirako antolatu duen ekitaldi sorta eskaintzeari. Pako Aristik hitzaldia eman zuen liburutegian Euskararen isobarak izpide.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!