Antsoaingo Udalak Kultur Zikloa aprobetxatu du Euskara Zerbitzua zoriontzeko bere 25. urteurrenean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 29a, 20:52

Maiatzaren 5etik 15era eginen diren ekitaldien artean bertso saioak, jokoak, antzerkia, Mikel Urdangarinen kontzertua eta gazteentzako euskarazko abestien lehiaketaren finala. 

“Mundua hitzez edertzen baita

nola zelaitxoak artoz

Zuek euskara erein duzue

goldez beharrean ahoz

Alerik ale ureztatua

orain irriz, orain malkoz

Ereiten segi beharra dago

baina fruituak badatoz

Zenbat lan sustrai zahar berriak

Antsoaini uztartzeko

Bidean galdu diren hizkiak

kaleetan ezartzeko

Ahaleginduko gara izaten

euskara aho ertzeko

Modu hoberik ez dago egin

duzuena eskertzeko.”

Julio Soto bertsolariak bertso hauekin eskertu du Antsoainen euskararen alde aritu den herritarra. 

Kultur Zikloa 2015

Egitarau osoa hemen

Maiatzaren 5ean abiatuko sa aurtengo Kultur Zikloa. Egun horretan zine saioak eginen dira egun osoan Haur Hezkuntzan, Ezkaba ikastetxean. 15:15eanElaide, Saretik Plazara euskarazko sare sozialaren aurkezpena eginen da Harrobi Gaztelekuan.  

Maiatzaren 6an Hodei Magoren emanaldia eta Xiba euskal jolas eta kirolak eginen dira Ezkaba ikastetxean.

Maiatzaren 7an txikientzako antzerkia eta ipuin kontaketa eta guraosentzako hitzaldi interesgarria: Nola lagundu etxerako lanekin euskaraz ez badakit? Iñaki Eizmendiren eskutik, gazteleraz.

Maiatzaren 8an: Dantzaldia eta aurpegi margoketa eta Bertso saioa Oskar Estangarekin Ezkaba Ikastetxean

Arratsaldean Musika lehiaketaren finala Harrobi Gaztelekuan eta jarraian Bertso afaria Julio Soto eta Xabier Terrerosekin, Saraspea elkartean.

Maiatzaren 9an: egunosoko egitaraua. Antsoaingo Eguzki Eder dantza taldea, erraldoiak eta Ezkabain Zanpantzar taldea, txistulariak eta gaitariak Kalejiran Udaletxeko Plazatik abiatuko dira. Antsoain Kantuz eta Eguzki Eder Dantza Taldea, Udaletxeko plazan. Kantuak eta euskal dantzak. Bazkari herrikoi autogestionatua eskolako patioan.

Arratsaldean 3, 2, 1 Hor konpon Marianton! Oskar Estanga eta Hodei Unzuetarekin. Ikuskizuna (familia) eskolako patioan, jolasak eta Denontzako dantzaldia Duguna dantza taldearekin.

Zikloari amaiera emateko maiatzaren 15ean Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du Antsoaingo Antzokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!