Giro bikaina Sanduzelai auzoko festetan. Ostiralean txupinazoa jaurti eta handik gutxira euria ageri zen. Larunbatean, aldiz, ateri eta giro epela izan dute arrantza lehiaketa, kaldereteak, Sanduzelai Kantuz, haurrentzako jolasak, zezentxoak eta kontzertuak egiteko.
Igandean jaien azken txanpa: goizean dianak, erraldoiak, artisautza erakusketa , Miguel San Miguelen kontzertua jai eremuan eta arratsaldean haurrentzako jolasak, 17:30ean Duguna dantza taldearen emankizuna eta jarraian dantzaldia. 20:00etan azken maiordomoen dantza Nikasio Landa kalean, azken entzierroa 20:30etan eta 22:00etik aurrera bilketa eta garbiketa lanak auzolanean.
Hona hemen Sanduzelaitik bidalitako irudi batzuk:
Just dance lehiaketa: Umetxeako gaztetxoek antolatutako ekitaldia. Zorionak!
Txupinazoa:
Kaldereteen bazkaburuko luzea:
Ion, Katalintxe, Gartzia eta Maritxu kalean. Jaiak hastear. (Argazkia: Veronica Ferreira)