Gizarteratze errentaren hartzaileek tarifa bereziak izan ditzakete

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 10a, 11:31

Hiri garraioan, zabor bilketan eta ur zerbitzuan gutxiago ordainduko dute. Gobernuak hartzaileen zerrenda emanen dio Mankomunitateari, sinatu berri duten akordioaren arabera.

Gizarteratze Errenta jasotzen duten herritarrek tarifa bereziak gozatuko dituzte villavesetan, zabor bilketan eta ur zerbitzuan. Berriki hala onartu zuen Iruñerriko Mankomunitateak, eta erabaki hori gauzatzeko xedearekin akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika kontseilari Iñigo Allik eta Iruñerriko Mankomunitateko presidente Jose Muñozek. Zehazki, akordio horren bitartez Nafarroako Gobernuak tarifa bereziak eskatu dituzten oinarrizko errentaren jasotzaileen zerrenda emanen dio Mankomunitateari.

Mankomunitateak %90eko beherapena eskaintzen die ur zerbitzuetan eta hondakinen bilketan behar ekonomiko bereziak dituzten familiei. Egun, 2.000 bat familiek dituzte tarifa bereziak. Bestalde, martxoaren batean villavesetako F tarifa onartu zuen Mankomunitateak. Horren arabera, bidai bakoitzeo 17 euro ordainduko dute tarifa berezia dutenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!