Fermin Erbiti: San Hollande

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 16a, 08:35

Maiatzak 15 San Isidro eguna, baserritarren zaindaria. Santuak aipatzen hasita, santutu dugun Hollande gaur bertan jabetuko da bere karguaz. Baserritarrak zeruari begira nola, horrela bizi izan gara gu Hollanderi otoiz eginez, Merkel deabruari aurre egiteko gai izanen delakoan. Krisi honen arazoa eta soluzioa gugandik oso urrun ikusten ditugulako.

Eta neurri batean horrela da, baina agian gehiegi ari gara besteei begira, guri dagokigun erantzukizunaren zatia onartu gabe. Tamalez, Madrili begira bizi izan gara azken hilabeteotan, handik deus onik etorri ez arren. Krisi honen ondorio larriena da gazteria etsipenera kondenatzen ari garela. Politikariek ez ezik, biztanle guztiok ere gaztediaren etorkizuna bermatzeko lan egin behar dugu, gazteek herri honetan duintasunez bizi eta lan egiteko eskubidea dutelako.

Badakit hitz potoloak direla, eta soluzio osoa ez dagoela gure esku. Baina ogasun eta eskumen asko dituen lurralde batek ezin du esperantza osoa Hollanderengan jarri, Isidro bezain santua balitz ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!