Angel Erroren aurkikuntza berria: 'Fina eta segura' goiburua Axularrek asmatu zuen

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 15a, 12:36

Intelektualaren rola aztergai, Poeta Zonbien Klubaren solasaldian

'Fina eta segura', Espainiako konpresa marka ezagun batek urteetan erabilitako goiburu publizitarioa, Axularrek asmatu zuela deskubritu du Angel Errok. Aurkikuntza kasualitatez egin zuen, bibliomantzia (etorkizuna liburuen bitartez igartzeko artea) saio bat egiten ari zelarik. Axularren Gero liburua zabaldu orrialdeari erreparatu gabe, eta hantxe aurkitu zuen aipua. Honatx horren argazkia. Twitterren ere eman du bere aurkikuntzaren berria. Pentsatzekoa da euskal letren mundua hankaz gora jarriko duela.

Zalantza izpirik gabe horixe da aste honetako Poeta Zonbien Klubaren solasaldiko edukien artetik garrantzitsuena. Beno, hori, eta Hedoi Etxartek pastazko betaurrekoak erosi dituela jakitea. Aztertu genuen gaia, intelektualaren rola. Abiapuntua, Mario Vargas Llosaren azkenmohikainismo ariketa. Zer gehiago esan genuen jakin nahi baduzu, entzun Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astiz poeta zonbiekin izandako solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!