Josi Basterretxea: Normaltasunerako urratsak

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 14a, 10:54

Euskararen aurpegiei erreparatu diet. Senperen, euskararen festa izan da igandean: Seaskaren festa, Iparraldeko ikastolen festa. Festa eta errebindikazioa, biak bat etorrita.

Milaka euskaltzale elkartu ziren atzo Senpereko lakuaren inguruan. Aurpegiak, alai. Bihotzak, puntu bateraino, triste: hogeita batgarren mendean, oraindik, dirua bildu behar da euskal eskolak abian jartzeko, euskal eskolak hornitzeko, euskal eskolak duintzeko.

Luxua bezalako bat da euskara Frantzian. Irakaskuntza nazionalak, irakaskuntza publikoak ez baitu bere egiten euskara.

Seaskarena festa izatea, festa; eta ez errebindikazio, denon eskuetan badago ere, batez ere, agintarien eskuetan dago. Konbentzitu beharko ditugu: euskara duina da, euskara denona da; euskaraz jakin, nahiz jakin ez. Denok, baita agintariek ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!