M15 mugimenduak urtebete #12M15

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 11a, 12:00

Duela urte bat, makina bat herritar bildu zen Estatuko kale nagusietan, boterea hartzen ari zen neurri ekonomiko gogorren aurka azaltzeko eta politikarien jarrera salatzeko. Guztiok gogoan dugu, esate baterako, Madrilgo Sol Plazan bildutako jendetzaren irudia.

Hamabi hilabete joan dira, egoerak okerrera egin du, gobernua gero eta neurri gogorragoak erabakitzen ari da. Gizartean haserrea gero eta gehiago ari da zabaltzen, protesta kalean gero eta ozenagoa da. Maiatzak 15eko mugimenduaz gogoeta egin dugu Xabi Lasa politikari eta teologoarekin eta Fermin Etxegoien idazle eta kazetariarekin.

Fermin Etxegoien: "Perroflauta zirenak terrorista bihurtuko dituzte” 

M-15 fenomenoaren ahulguneak, indarguneak eta etorkizuna aztertu ditugu solasaldi interesgarrian. Xabi Lasaren ustez, gero eta handiagoak izanen dira protestaldiak eta Fermin Etxegoienen iritziz,  agintariek beldurra zabaltzea lortuko dute poliziaren bitartez, perroflauta zirenak terrorista bihurtuz.

Iruñeko M15 mugimenduak urtemugarako prestatu duen egitaraua.

Ilustrazioa: Iruñeko M15

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!