2024/04/19 19:30

Poesia

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz: 'Enplego zoriontsu bat'

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz: 'Enplego zoriontsu bat'
Civivox Iturrama, Iruñea

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz.

Arratsaldeko 19:30ean, Iturramako Civivoxean, sarrerak 3 euroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!