Euskalerria Irratiaren urteurren festako photocall-a

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko aza. 9a, 13:48

Iruñerriko euskaltzaleek mukuru bete zuten asteartean Zentral Kafe antzokia. Beheko pista beteta, lehen solairua zabaldu behar izan zen. Eta gerturatu zirenen artean, baziren aurpegi ezagun ugari. Argazkiak Josu Santestebanenak dira.

Zentralera hurbildu zirenen artean hainbat ordezkari politiko izan ziren. Nafarroako Gobernuko bi lehendakariordeak: Geroa Baiko Ana Ollo eta Nafarroa Zurekin koalizioko Begoña Alfaro. Beste kontseilari bat ere gerturatu zen: Mikel Irujo. Parlamentuko presidente Unai Hualde. Iruñerriko EH Bilduko hainbat alkatek parte hartu zuten festan, besteak beste, Atarrabiako Mikel Oteizak, Antsoaingo Marta Diezek, Burlatako Berta Arizkunek eta Uharteko Alfredo Arruizek. Hainbat parlamentari ere joan ziren Santo Domingo aldapako aretora. Besteak beste, EH Bilduko Laura Aznal eta Eneka Maiz, Geroa Baiko Maria Solana eta Mikel Asiain eta Nafarroa Zurekineko Daniel Lopez eta Miguel Garrido.

Hedabideek ere ordezkaritza zabala bidali zuten ekitaldira. Han ziren Berria, Gara eta Diario de Noticias egunkarietako zuzendariak, hurrenez hurren, Amagoia Mujika, Iñaki Soto eta Joseba Santamaria. EITBren izenean, Isabel Octavio komunikazio arduraduna eta Maite Goñi taldeko irratietako burua gerturatu ziren. Han ziren, halaber, Argia aldizkariko zuzendari ohi Xabier Letona, Ahota.info atariko David Llamas Pitu eta Xorroxin irratiko Julen Zelaieta. Tokikomeko presidente Iban Arantzabal eta kudeatzaile Alaitz Artolazabal eta Hekimeneko Igor Astibia eta Xabier Lasa ere han ziren, Iruñeko Komunikabideak fundazioko Kike Diez Ultzurrunekin batera.

Euskalgintzak ere goi mailako ordezkariak izan zituen urteurren festan: Euskaltzain emeritu Patxi Zabaleta, Topaguneko Kike Amonarriz eta Oskar Zapata, Behatokiko Agurne Gaubeka, EHEko Sugoi Etxarri, AEK-ko Xabier Gartzia, IKA-ko Xabi Martinez Lezea, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari Josu Reparaz eta presidente Elena Zabaleta, Karrikiri elkarteko Juan Luis Etxaburu Ondarru, Zaldiko Maldiko elkarteko Sergio Barandiaran eta Labako Gontzal Agote.

Kultur munduaren ordezkapena ere zabal izan zen: NUPeko errektoreorde Martin Larraza; Maialen Lujanbio bertsolaria eta Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Ander Perez; Katakrak argitaletxeko Nerea Fillat eta Luis Soldevilla; Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula eta Ane Eslava; Pamiela argitaletxeko editore ohi Pello Eltzaburu; Jon Alonso, Inma Errea, Aingeru Epaltza eta Angel Erro idazleak; Balerdi-Balerdi taldeko Toño Muro; Burutik taldeko Jokin Barriola eta beste hainbat.

Mugimendu sozialetako hainbat kide ere joan ziren Zentralera. Han ziren Emauseko trapuketarietako Pili Yoldi, Sare elkarteko Eñaut Landa, EH Gurasoak-eko Iñigo Otxoa. Esan gabe doa guretzako maila bera dutla bertarau zuten guztiek. Baina halako kronikak egiterakoan, zenbait nabarmendu behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!